Pirata batek bezala hitz egiteko Nazioarteko Eguna

Egunaren sortzaileak

Pirata batek bezala hitz egiteko nazioarteko eguna (ingelesezko sigla: DIDHCUP) 1995ean John Baur (Ol' Chumbucket) eta Mark Summers (Cap'n Slappy) estatubatuarrek sortutako eguna da.[1] Ospakizunerako aukeratutako eguna irailaren 19a da. Egun horretan mundu guztiak filmetako eta literaturako piraten moduan hitz egin behar du. Horren arabera, "etxera noa!" esan beharrean, "babes-portura noa!" esan beharko genuke. 2002an eguna nazioartean ospatu zen, eta gaur egun 40 herrialdetan ospatzen da. Euskal Herrian oraingoz ez da inoiz ospatu.[2] Modu batez, nazioarteko egunen ugaritasunaren parodia bezala uler daiteke txantxa hau.

Ideia piraten inguruko fikziozaleek sortu zuten, eta oinarria fikzioan piratek erabiltzen duten hizkera izango litzateke, nahiz eta jakin askotan fikziozko mintzaira hori erabat gezurrezkoa dela.

  1. https://web.archive.org/web/20121103072314/http://www.highbeam.com/doc/1G1-110174926.html
  2. http://www.timeanddate.com/holidays/world/talk-like-pirate-day

Developed by StudentB